Aurkezpena

Debako berdeguneen biodibertsitatea sustatzeko egin dugun lanaren emaitza da gure udalerrian sortutako Bioaniztasunaren Ibilbidea. Debako gune hauen fauna eta flora ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Ibilbidea hondartzako pasealekuan hasten da, eta handik, erreka ondoko pasealekura iritsiko gara lehenengo (arrantzale kalea) eta Anes Arrinda gunera ondoren. 360┬║ko buelta eman eta trenbidea zeharkatu eta gero, Simon Berasaluze plazara helduko gara. Bertan, eskailerak igoko ditugu eta Agirretxe Igoerako artea begiztatu ondoren, Mogel kaleko paisaia paregabeaz gozatuko dugu. Igogailutik, Errementeri plazara jaitsi, N-634 errepidea zeharkatu eta Alamedara iritsiko gara. Atsedena hartzeko eta gozatzeko gunea da hori, eta animaliek ere aterpe moduan erabiltzen dute. Bidaia on!