Itzuli

Amona mantangorria

Coccinella septempunctata
Coccinella septempunctata

Ezaugarriak

Marigorringoak intsektu familia bat da (Coccinellidae), izen ugarikoa: amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria eta marigorria dira erabilienak (marigorringorekin batera), baina badira beste hainbat ere: gonagorria, maria gonagorria, mariana gonagorria, martin karraka, matxingorria, poxpolingorria...

Animalia txikiak dira, 1 mm eta 10 mm bitartekoak. Gorriak edo horiak dira, eta orban betz txikiak dituzte hegalen estalkietan. Hankak, burua eta antenak beltzak dituzte. Mota batzuk osorik beltzak edo grisak dira, eta aditu ez direnentzat zaila izan daiteke coccinellidae familiakoak direla hautematea. Era berean, aditu ez denak aise nahasiko ditu beste intsektu batzuk marigorringoekin.

Portaera

Mundu osoan daude hedatuta, eta 4.500 espezie baino gehiago sailkatu dira. Espezie bakan batzuk izurritzat hartzen dira Ipar Amerikan eta Europan. Gehienetan, ordea, intsektu onuragarriak direla uste izaten du jendeak, nekazaritzarako kaltegarri diren zenbait intsektuz elikatzen baitira marrigorringo batzuk.