Itzuli

Artea

Quercus ilex subsp. ilex
Artea

Deskribapena

Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Halere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Habitata

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.

Ezaugarriak

  • Europako alde meditarranearrekoa da.
  • Adin max. 1000urte
  • Aziendarentzako elikagai gisa ezaguna da.

Ekologia

  • Eguzki eremuko landarea.
  • Lehortera egokitua.
  • Bere egurra suegur gisa erabiltzen da.