Itzuli

Ezki

Tilia platyphyllos

Deskribapena

Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean.

Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6-20cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira.

Habitata

Pago, astigar, intsusa eta itzaleko beste zuhaitz batzekin nahasian agertu ohi da, lur aberats eta nagusiki azidoak diren eremuetan. Hezetasun aldetik behar handiak izaten ditu, eremu fresko eta hezeetan hobeto hazi ohi delarik udaran. Ezkia lehorterekiko nahiko indartsua da eta klase guztietako lurretan bizi daiteke. 

Ezaugarriak

  • Europa eta Asiako ingurukoa da.
  • Adin max. 900urtera irits daiteke.

Ekologia

  • Eguzki eremukoa.
  • Lur baldintza exigenteak behar ez izan arren nahiago ditu lur fresko eta emankorrak.
  • Itsas mailatik 1700m-raino aurki dezakegu.