Itzuli

Lizarra

Fraxinus excelsior
Lizarra

Deskribapena

40 metroko altuera izan dezakeen zuhaitza da, azal gris eta enbor trinko eta zuzenekoa. Adinarekin azalaren itxura aldatuz doa, leun izatetik latza eta pitzatua izatera pasatzen da. Adaburu biribil eta zabala du, gutxi adarkatzen dena, azal gris-berde kolorekoarekin. Hosto-begiak hosto oinarrian, beltz eta handiak dira. Loreak hostoak baino lehenago garatzen dira, eta ez dute ez kalizarik ezta korolarik ere.. Udaberrian ernetzen zaizkio loreak, fruituak udazkenean heldutzen direlarik, kasu batzuetan neguan bertan mantendu eta bertan daude hurrengo udaberrirarte.

Habitata

Lurreko hezetasunari dagokionez oso exigentea da, itzala zertxobaita jasan dezake, tenperatura baxuak arazo gabe gaindi ditzake eta karbonatoei dagokionez lurraren izaera kimikoak ez dio eragiten.

Ezaugarriak

  • Europar jatorriko zuhaitza.
  • Adin max. 150-250urte
  • Gure kulturan lanabesen heldulekuak egiteko miretsia.

Ekologia

  • Eguzki hutseko landarea.
  • Lurrari dagokionez oso exigentea.
  • 2-3 urtetik behin ematen du fruitua.
  • Baso eta haranetan barreiaturik ageri da 1600m-raino..