Itzuli

Milazka

Tamarix gallica
Tamarix gallica

Deskribapena

6-8 metroko altuera hartzen duen zuhaiska da. Adar luze eta flexiboak ditu eta loraldia udaberriko erdikaldean izaten du hosto berrien irtetzearekin batera. Polinizazioa haize bitartez ematen da. Kolore berdeko hostajeak udazkenean hori kolorea hartzen du.

Habitata

Padura eta leku hezeetako zuhaiska da eta haize gatzatuak jasten dituenez kostaldean asko landatua izan da. Gurean aurki ditzakegun milazka gehienak gizakiok landatuak direnez hainbat lekuetan berezko hedapena izan dute.

Ezaugarriak

  • Iberian Penintsula du bere jatorria.
  • Adin goena: bizi motzeko landarea da.

Ekologia

  • Beroa eta ingurune hezeak gustokoak dituen zuhaiska da.
  • Adazka bitartez ugaltzen da.
  • Itsas mailatik 1.200 m. arteko tartean aurki daiteke.