Itzuli

Pareta sugandilla

Podarcis muralis
Podarcis muralis

Ezaugarriak

Sugandila Lazertidoen familiako zenbait narrasti ezkatatsuen izen arrunta da. Intsektuz eta beste hainbat ornogabez elikatzen dira eta batzuk oso ugariak dira. Harrek beraien isatsa kontatu gabe 48-68mm-ko luzera izan dezakete. Hemeek tamaina handiagoa izan dezakete nahiz eta desberdintasunak milimetrotakoak izan.


Kolore aldetik aukera ezberdinak egon ohi dira, gutxi gora behera tonu gris berde nabarrak izaten dituzte beltzunez tartekaturik. Aldaera hauek egon arren orokorrki esan genezake bizkaraldeanpuntu beltz marra bat ageri dela eta banda beltz bat alboetan. Sabelaldea berriz txuri zein tonu gorrizken artean eta paparra reticula beltzez betea ageri zaio. 

Habitata

Europako ingurune gehienean ageri da ozeano Atlantikotik Anatoliako iparralderaino eta Estatu Batuetan sartua izan da non gaur egun Kentucky eta Ohioko lurretan hedatzen ari den. Penintsula Iberiarrean zehar hedatua dago hegoaldean izan ezik, non Sugandila Iberiarra nagusiagoa den.

Portaera

Mendi ingurutako espezie honek giza eraikuntza koloniza ditzake. Harrak euren genero berekoekin izaera territoriala duten bitartean emeak modu librean mugitu ohi dira. Ugalketa aldia udaberrian eman ohi da eta arrautzek 2-3 hilabete ondoren zabaldu ohi dira. Sugandilak neguan zirrikitu eta harri arteetan bilatu ohi dute babeslekua.