Itzuli

Platanondoa

Platanus x hispanica
Platanus x hispanica

Deskribapena

Hosto erorkorreko zuhaitz monoikoa da platanondoa, 35m-ko garaierara iritsi ohi delarik. Adaburu borobil eta zabala garatu ohi du, azala erortzen doakion enbor gris berdexka indartsua garatzen duelarik. Hosto handi eta hiru lobulokoak izan ohi ditu, udazkenean kolore nabar eta okrea agertzen zaiena. Loraldia ez da oso esanguratsua izaten baina bai fruitua izan ere aquenioa deritzon egitura arantzatsuko pilotatxo batzuk sortzen baititu. 

Habitata

Urte askoko zuhaitza bilakatu ohi da eta lur arin zein freskoak gogoko ditu. Ez da bere egoera basatian ezagutzen nahiz eta ibai zein erreka bazterretan naturalizatua agertu ohi den. Bere itzal atseginagatik mundu osoko gune epeletako parke eta lorategietan aurkitu daiteke

Ezaugarriak

  • Nahiz eta Europako espeziea ez izan, oso ondo integratu da gure herri zein hirietan. 
  • Adin max. 250-450.
  • Gurdiei hitzala emateko jartzen hasi ziren ibilbide nagusienetan.

Ekologia

  • Eguzki guneko espeziea.
  • Lurrei dagokienez oso exigentea.
  • Izozte zein hiri kutsadurarekiko erresistenteak dira.